Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala

Datos del producto

ISBN: 9788490824290
Publicación: 09/2016
Formato: EBOOK PDF
DRM:
Idioma: Vasco
Este formato no es compatible con Kindle
14.82 €

Sinopsis

Gaur egun, software fidagarria, hau da errorerik gabea, sortu ahal izateko ezagutza, metodoak eta teknologia egon badaude. Horren erakusgarri da, adibidez, liburu honen lehenengo kapituluan azaltzen den Parisko garraio-sarearen kontrolerako softwarea. Beste froga bat, azken 10-15 urteetan software-akatsen ondorioz sortutako istripu larririk ia-ia ez egon izana da. Hori dela-eta, liburu honen bidez gure ekarpena egin nahi dugu nazioarteko komunitateak dagoeneko bere gain hartu duen erronka batean: software-industriak zeharo fidagarriak diren aplikazioak garatzera jo behar du. Horretarako, software-garatzaileek aplikazio erabat fidagarriak garatu ahal izateko erreminta eta teknikak erabiltzeko eta sortzeko gaitasuna emango dien prestakuntza zientifiko-teknikoa izatea beharrezkoa da. Liburu honek software fidagarria eraikitzeko erabiltzen diren metodoen atzean dauden programen espezifikazio-, transformazio- eta egiaztapen-tekniken hastapenak ikasteko aukera eskaintzea du helburu, hemen agertzen den materiala oinarrizko prestakuntza-ikastaro baterako egokia delarik.

Zehazki, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ezarrita dauden Informatika Ingeniaritza Gradu desberdinetan irakasten den Programazioaren Metodologia irakasgaiaren testuliburua den honako hau programazio-arloan hasi berria den edonorentzat baliagarria da.

Comentarios